Uriola.info, Bilboko informazioa

Bilbon informazioa euskaraz, digitalean eta auzolanean zabalduko duen hedabide berria sortu dute BERTON, PREST! eta BILBO HIRIA IRRATIAk, TOKIKOMen laguntzarekin: uriola.info. Otsailaren 26an aurkeztu zuten plataformak bilbotarren informazio jarioa eta parte-hartzea sustatzea du helburu.

Uriola.info hedabide bat baino askoz gehiago da; plataforma bat. Bertan, Bilboko euskarazko hedabide ezberdinen informazio bateratua kontsumitu ahalko dugu eta hori gutxi balitz, hiritarrek parte hartzeko eta informazioa helarazteko aukera zabala izango dute.

Bi modu daude horretarako, erabiltzaile bihurtzea edota plataformako kide izatea. Erabiltzaileek albisteetan euskara hutsezko erantzunak emango dituzte eta kideek aldiz, argazkiak, artikuluak, iruzkinak zein bestelako edukiak sortu ahalko dituzte. Norbanako bakoitzak erabakiko du kide edo erabiltzaile izango den.