EU
Twitter Facebook RSS jarioa

Albisteak

Urtekariaren aurkezpena

Hekimen Elkarteak Durangoko Azokako Areto Nagusian aurkeztu zuen, joan den astelehenean, Euskal Hedabideen Urtekaria, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitate eta Deustuko Unibertsitateko hainbar irakasleren parte hartzearekin osatutako argitalpena. Lan hau urtarrilean lau erakundeen artean sinatuko den hitzarmenaren azken aurreko elkarlana da. 2016an landu beharreko alorrak eta elkarlanak finkatuta geratuko dira aipatu hitzarmenarekin.
Asteleheneko aurkezpenean, Hekimen elkarteko zuzendari Alberto Barandiaranek azpimarratu zuen proiektu honen atzean egon den elkarlan gogoa, eta urtekaria lehen argitalpena baino ez dela. Patxi Azpillaga UPV/EHUko Nor ikerketa taldeko kideak Urtekarian argitaratu diren bost ikerlanen oinarria azaldu zuen eta Itxaso Fernandez irakasleak (UPV/EHU), berriz, HEKA ikertaldeko kideekin batera idatzitako ‘Euskarazko hedabideen errealitatea 2015ean’ izeneko artikulua esplikatu zuen.
Unibertsitateetako irakasleek prestatutako bost ikerketez gain, Urtekariak Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariaren artikulu bat dakar, ‘Komunikabideak komunitate’ izenekoa.
Urtekaria Hekimen elkartearen webgunean (hekimen.eus) dago eskuragarri.

Bazkideen txokoa

%d bloggers like this: