EU
Twitter Facebook RSS jarioa

Albisteak

Hamazortzi milioi bisita baino gehiago izan zituzten Hekimeneko webguneek iaz

2015. urtean, Hekimen elkarteko hedabideen webguneek 18,1 milioi bisita izan zituzten, inoizko bisita kopururik altuena. 2011. urtetik 2014. urtera bitarte, %32 igo dira bisitok eta azken urtean, iaz alegia, goranzko joera indartu egin dela azpimarratu behar da: 2011. urtetik 2015. urtera %73,4koa izan zen igoera​. Joera horren erakusgarri, 2015. urteko maiatzean bildu zuten Hekimeneko webguneek inoizko bisita kopuru altuen: 1.871.717 hain zuzen ere.

Bisiten iraupena, hau da, batez-beste kontsumitzaileek orrian irauten duten denbora kopurua, jaitsi egin da ordea webgune ia guztietan: 2011. urteko sei minutuko iraupenetik oraingo 4 minutu inguruko iraupenera igaro da.

 

gailuak

gailuak1

 

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak 2015ean diseinatutako Hekimen Analytics izeneko neurketa sistemaren datuek erakusten dutenez, kontsumo igoera honen arrazoi nagusia hedabide orokorren eta, batez ere, tokiko hedabideen kontsumoaren igoera izan zen.

Azpimarratzeko hainbat datu:

  • 2011. urtean, tokiko hedabideek euskal hedabide guztien webguneen bisiten %25 hartzen zuten; 2015. urtean, berriz, %45. Kontuan hartu behar da hain zuzen ere azken urteotan martxan jarri direla tokiko hedabide askoren webguneak.
  • Bisiten batez-besteko denboran, aldiz, alde handiak daude. Batez-besteko hori handiagoa da webgune orokorretan, bi edo hiru bider handiagoa hain zuzen ere: 2015. urtean 05:33 webgune orokorretan, 02:19 tokikoetan eta 02:30 webgune tematikoetan.
  • Webgune tematikoek, bai kopuruz eta bai bisitaz, eutsi egin diote bisitei 2011. urtetik 2015era, aldaketa handirik gabe.

Webguneak kontsultazko erabiltzen diren gailuen araberako alderaketak ere emaitza esanguratsuak ematen ditu. Esan daiteke, oro har, gailu guztietan igo dela kontsumoa, baina proportzioan, nabarmena da sakelako telefono bidezko kontsultek eman duten igoera.

  • 2011. urtean, kontsumitzaileen %3 baino ez zen iristen sakelakoen bidez Hekimeneko hedabideetara; 
2015. urtean, aldiz, bisiten %32 iristen da gailu honen bidez.
  • Tabletetan ere igoera nabarmena izan da: ia ez egotetik %7 izatera pasa da 
2011. urtetik 2015.era, baina igoera askoz apalagoa da eskuko telefonoekin alderatuta.
  • Ordenagailuek, ondorioz, pisu proportzionala ‘galdu’ dute kontsumoari dagokionez: trafikoaren %96 neurtzen zuten 2011. 
urtean, eta %61 inguru, berriz, 2015. urtean

Gailuen eta hedabide moten arteko gurutzaketa eginez gero, berriz, eskuko gailuen trafiko gehien tokiko 
hedabideek ‘irabazi’ dutela esan daiteke. Hala, pisu handiagoa dute gailu horiek tokikoen trafikoan, 
beste hedabideetan baino:

  • Tokiko hedabideetan %38 ziren mugikorretako bisitak 2015ean. Hedabide orokorretan, 
%26, eta tematikoetan, berriz, %20.

 

mugikorretik

 

Hekimen Analytics 2015eko ekainean martxan jarri zen. Hekimen elkartearen berrogeita zortzi webguneren hogeita hamalau aldagaiak neurtzen ditu, hilabetero.

Bazkideen txokoa

%d bloggers like this: