EU
Twitter Facebook RSS jarioa

Albisteak

Hekimen elkarteak babes osoa adierazi dio Lander Arbelaitz kazetariari

Iazko maiatzean ertzain batzuek herritar bati euskaraz aritzeko eskubidea ukatu zioten eta eskubide urraketa hori Lander Arbelaitz kazetariak bideoz jaso eta Argiak hedatu zuen. Gerora ertzainek kazetariaren aurkako salaketa jarri zuten eta atzo epaiketa egin ala ez erabakitzeko saioa egin zen Donostiako epaitegian. Kazetariari babesa adierazi eta epaibidea bertan behera uzteko eskatuz elkarretaratzea egin zen epaitegi atarian eta bertan izan ginen Hekimen elkarteko ordezkariak ere. Informatzen jarraitiko dugu, kazetaritza ez baita delitua. (Argiak helarazitako argazkia)

 

Bazkideen txokoa

%d bloggers like this: