EU
Twitter Facebook RSS jarioa

Albisteak

Zuzeuk bost urte

Zuzeu atariak bost urte egin ditu egunotan. Sortu zenetik, 10.000 sarrera edo artikulu berri argitaratu dituzte bertako komunitatekoek, eta bete egin dute sortu zutenean planteatu zuten helburua: interneteko euskaldunari informazioa eta eztabaidarako tartea eskaintzea.

Urumeako Kronika jaio da

Astigarraga, Hernani, Ere­ño­tzu, Arano eta Goizuetak le­ku propioa dute jada interneten. www.kronika.net atariak diseinu be­rria eta nobedade ugari ditu. Dobera Eus­kara El­kar­tearen apustuetako bat da web orria. Be­rri­kuntza nagusietako bat da, ai­patu­tako herrietako notiziak etengabe berrituko direla, egunero herri horietako berri izateko au­kera izango dela interneten.
Urumeako Kronika atariaren orrialde nagusian, portada deitzen zaionean, eguneko notizi guztiak agertuko dira, lehentasunaren arabera sailkatuta. Herri bakoitzaren gainean klik eginez gero berriz, herri horietako notiziak soilik ikusteko aukera izango da.
Azpisailak ere baditu web orri berriak: elkarrizketak, kirolak, Jasota Bezala…

Berria.info garatzen

Webguneari estilo berri bat eman nahian, argitasunaren eta sinpletasunaren bila aritu gara, erabilgarriago egiteko asmoz, irakurlea erosoago senti dadin. Espazio gehiago eta atal gutxiago daude diseinu berrituan. Tipografia erakargarriagoa aukeratzen saiatu gara, eta, batez ere, irudiari indar handiagoa emateko ahalegina dago: bereizmen handiagoa, eta ingurune zabalago eta egokiagoa.

EDIZIO JARRAITUA ETA PAPEREKO EDIZIOA, BATERA

Berria.info webgunearen beta bertsioak hainbat aste egin ditu jada sarean. Unean uneko aktualitatea hobeto kontatzeko pentsatua dago berrikuntza, baina bestelako edukiak alboratu gabe. Harmonia berri bat bilatuko da azken ordukoaren eta premia informatiborik gabeko edukien artean. Eguneko eta azken orduko albisteak papereko edizioaren edukiekin uztartuko dira, biak diseinu berarekin, biak eskuragarriago, biak ikusgarriago.

Gehiago jakiteko: http://www.berria.info/Wordpress/berriaberritzen/2014/02/26/beta-bertsioaren-gakoak-2/

Jakin aldizkariaren garai berria

Papera eta sarea batera jarri du Jakinek. Aldizkariak itxura berria hartu du, kolorez jantzi da, eta horrekin batera malguago eta modernoagoa ageri da. Gainera, paperezko aldizkariak eta aldizkari digitalak, biek, aldi berean ikusiko dute argia, hementxe bertan duzun 200. zenbakitik aurrera, eta urrats honekin irakurleentzat irisgarriagoa eta irakurgarriagoa suertatuko da. Ataria, bestalde,

Continue reading

Bazkideen txokoa