EU
Twitter Facebook RSS jarioa

Publizitatea


Hekimen osatu zenean —aurreko eztabaidetan, elkartea bera osatzeko prozesuetan eta oinarri estrategikoak erabakitzean—, publizitatea lehentasuna izan da, beti. Lehentasuna, eta kezka, hainbat arrazoirengatik:

    • jaisten ari delako, etengabe, urtez urte
    • instituzioek egiten duten publizitatea guztiz desorekatuta dagoelako erdal komunikabideen aldera
    • hainbat kanpaina eta bezero handitara iristeko ezintasun kronikoak direla eta

Arazo horiek berak dituzte euskal hedabide guztiek, eta arazo horiei erantzun bateratua ematea ezinbestekotzat jo izan da Hekimen sortu zenetik.
Eta, eragiteko, landu beharreko hainbat adar:

    • Instituzioei dagokionez, lan politikoa eginez, irizpideetan eragiteko
    • Marka handiei dagokienez, identifikatuz gure hedabideetan normalean sartzen ez diren marka handiak, eta lan komertziala eginez horiek erakartzeko.
    • Bezeroak hobesten duen hedabidea alde batera utzita, zein irizpide erabiliko dira kanpaina bateko dirua banatzeko? Zein hedabidetan eta zer proportziotan? Nola lotu bezeroaren nahia eta sektorearen beharra?
    • Zein egitura sortu beharko lirateke horretarako? Egitura berri bat, elkartetik kanpo? Edo hasi gaur egun dauden agentzien bidez, aurretik irizpideak argituta?

Horretarako, Hekimen elkarteak publizitate taldea eratu zuen joan den udazkenean, eta hainbat bilera egin dira dagoeneko. GFAk esaterako, kanpaina bateratuak egiten ari da Hekimeneko Gipuzkoako hedabideetan, 2014ko udaberritik hasita.

Bazkideen txokoa