Jakin aldizkariaren garai berria

Papera eta sarea batera jarri du Jakinek. Aldizkariak itxura berria hartu du, kolorez jantzi da, eta horrekin batera malguago eta modernoagoa ageri da. Gainera, paperezko aldizkariak eta aldizkari digitalak, biek, aldi berean ikusiko dute argia, hementxe bertan duzun 200. zenbakitik aurrera, eta urrats honekin irakurleentzat irisgarriagoa eta irakurgarriagoa suertatuko da. Ataria, bestalde,

goitik behera berritua dator. Jakinek jakintzaren sarea josten jarraitu nahi du eta horretarako atari hau gune bizi izatea nahi du, eta gaurkotasuna elikatzeko asmoa du. Horretaz gainera, Jakinen ondare guzti-guztia klik batera du irakurleak. Horretarako, orri honen beraren buruan duzun bilatzaile indartsu bat abiarazi da, eta horrek azken hirurogei urteetan euskalgintzan eta kulturgintzan jazo den eta idatzi denaren inguruko bilduma aberats eta oparoa arakatu eta ustiatzeko aukera ematen du. Atari honek Jakinek argitaratutako aldizkari guztiak eta liburuak biltzen ditu; Liburuaren Behatokia atalak euskal liburuen 50.000 fitxa bibliografiko ditu kontsultagai, eta Memoria sailak, berriz, XX. mendeko euskal kultur eragileen lekukotasun eta lana eskaintzen ditu.