Hekimen, etorkizunaren inguruko gogoetari heltzeko prest

Hekimen elkartea euskal hedabideek 2011n Gipuzkoa Berritzenen barruan hasitako prozesu baten emaitza da. Sektorearen definizio eta diagnosia egin genuen elkarrekin, helburua izanik gure errealitatea irudikatu eta elkarrekin behar genuen bidea marrazteko.

Abiapuntua markatu genuen, eta landutako txostenari esker, pausu bat harago egin genuen, eta 2012an elkartea sortu genuen.

2013an urrats garrantzitsuak egin ditugu elkarlanean, sektorearen oinarriak finkatzeko eta administrazioaren aurrean ahots bateratua izateko.

2014an, eta ekintza planean zehaztuta dugun bezala, gogoeta sektorialak abiatzeko urtea dugu:
• Hekimenen konpromisoak, helburuak eta helburu horiek lortzeko bidelagunak zehazteko
• Erronkei eta aukerei erantzuteko sistema artikulatzeko
• Etorkizuna beti presente edukitzea ahalbideratuko digun antena finkatzeko

GFAren eta Udalbiltzaren laguntzaz EHU eta HUHEZIrekin elkarlanean garatzen ari garen eta uztailean aurkeztuko dugun Hedabideen Behategia oinarri eta helburu izan daiteke Hekimenen etorkizunaren eraikitze horretan, baina hori horrela izan dadin, aurretik planteaturiko hiru puntu horien inguruan Hekimeneko bazkideek lan bat egin behar dutela uste dugu.

Hori lortzeko, lan dinamika bat finkatu dugu. Ostiral honetan hasiko da, Martin Ugalde Kultur Parkean