Zuzeu orainkariak bost urte bete ditu eta, kazetari gazteei arnas luzeko erreportajeak eta lanak egiteko aukera eskaini nahi die, eta horretarako sortu nahi du plataforma bat, Arnasluzea izenekoa. Crowdfunding sistemaren bidez abiatu nahi dute Zuzeukoek egitasmo berria.
Alea izango da Arabako astekari berria, euskaraz argitaratutako lehena. Proiektua Geu elkarteak, Berriak eta Goienak bultzatu dute, eta herri osoko euskaltzaleen bultzadari esker jasoko da.
.eus domeinuaren lehen orria ikusgai dago: domeinuak.eus. Ekimen honen sustatzaileek beraiek eskegi dute orria, eta bertan bideo bat jarri dute. Joan den apirilaren 26an, .eus domeinuaren inguruko informazioa zabaldu zuten Bilbon emandako prentsaurrekoaren bidez. Domeinuaren lorpena euskal kulturarentzat garrantzi handikotzat jo dute eragile askok, sustapenerako bitarteko bat gehiago izango delakoan, hizkuntzari eta euskal kulturari lotutakoa izango delako.
Zuzeu atariak bost urte egin ditu egunotan. Sortu zenetik, 10.000 sarrera edo artikulu berri argitaratu dituzte bertako komunitatekoek, eta bete egin dute sortu zutenean planteatu zuten helburua: interneteko euskaldunari informazioa eta eztabaidarako tartea eskaintzea.
Bilbon informazioa euskaraz, digitalean eta auzolanean zabalduko duen hedabide berria sortu dute BERTON, PREST! eta BILBO HIRIA IRRATIAk, TOKIKOMen laguntzarekin: uriola.info. Otsailaren 26an aurkeztu zuten plataformak bilbotarren informazio jarioa eta parte-hartzea sustatzea du helburu. Continue reading →
Astigarraga, Hernani, Ereñotzu, Arano eta Goizuetak leku propioa dute jada interneten. www.kronika.net atariak diseinu berria eta nobedade ugari ditu. Dobera Euskara Elkartearen apustuetako bat da web orria. Berrikuntza nagusietako bat da, aipatutako herrietako notiziak etengabe berrituko direla, egunero herri horietako berri izateko aukera izango dela interneten.
Urumeako Kronika atariaren orrialde nagusian, portada deitzen zaionean, eguneko notizi guztiak agertuko dira, lehentasunaren arabera sailkatuta. Herri bakoitzaren gainean klik eginez gero berriz, herri horietako notiziak soilik ikusteko aukera izango da.
Azpisailak ere baditu web orri berriak: elkarrizketak, kirolak, Jasota Bezala…
Webguneari estilo berri bat eman nahian, argitasunaren eta sinpletasunaren bila aritu gara, erabilgarriago egiteko asmoz, irakurlea erosoago senti dadin. Espazio gehiago eta atal gutxiago daude diseinu berrituan. Tipografia erakargarriagoa aukeratzen saiatu gara, eta, batez ere, irudiari indar handiagoa emateko ahalegina dago: bereizmen handiagoa, eta ingurune zabalago eta egokiagoa.
EDIZIO JARRAITUA ETA PAPEREKO EDIZIOA, BATERA
Berria.info webgunearen beta bertsioak hainbat aste egin ditu jada sarean. Unean uneko aktualitatea hobeto kontatzeko pentsatua dago berrikuntza, baina bestelako edukiak alboratu gabe. Harmonia berri bat bilatuko da azken ordukoaren eta premia informatiborik gabeko edukien artean. Eguneko eta azken orduko albisteak papereko edizioaren edukiekin uztartuko dira, biak diseinu berarekin, biak eskuragarriago, biak ikusgarriago.
Gehiago jakiteko: http://www.berria.info/Wordpress/berriaberritzen/2014/02/26/beta-bertsioaren-gakoak-2/
Papera eta sarea batera jarri du Jakinek. Aldizkariak itxura berria hartu du, kolorez jantzi da, eta horrekin batera malguago eta modernoagoa ageri da. Gainera, paperezko aldizkariak eta aldizkari digitalak, biek, aldi berean ikusiko dute argia, hementxe bertan duzun 200. zenbakitik aurrera, eta urrats honekin irakurleentzat irisgarriagoa eta irakurgarriagoa suertatuko da. Ataria, bestalde,